Gorostipaleko borda - 2005tik irekita dagoen landetxea

Ingurua

Etxalar

Bidasoa ibaiaren bideari jarraituta, Bortzirietan, Etxalar dago. Ezaguna da, batez ere, uso ehizako postu zahar eta ospetsuak daudelako; baina ingurumarietan ibilaldia eginez gero, konturatuko gara zeinen ederra den herria inguratzen duen natura paisaia. Etxeak zona horretako arkitekturaren adibide garbia dira; zurez eta harriz egindako etxe handiak daude, eta herriko plazaren aldamenean dagoena da nabariena; alegia, Gaztelua izenarekin ezaguna den erdi aroko jauregia.

Kaleetan sartutakoan, Etxalarko erdigunean, Jasokundearen Eliza aurkituko dugu, XVII. eta XIX. mendeko erretaulak dituena. Kanpoaldean, lorategian barreiatuta, ehun hilarri baino gehiago daude, antzinako hilerritik datozenak. Hor atzematen da gure arbasoen kultura eta fedea. Elizatik hurbil, XVIII. mendeko gurutze handi bat dago. Gurutze hori Sevillan egon zen erakusgai, XX. mendearen hasierako mundu erakusketan.

Uso ehizako postuetara doan bidean, herrian hobekien gorde diren errotetako bat dago, eta bi errotarri handi ikus daitezke, bai eta ura husteko ubidea eta presa handia (metro batzuk gorago, Txismista ibaian) ere. Presaren atzean, Antsolokueta auzoko garbitegi zaharra dago.

Etxalarko informazio gehiago: www.etxalar.eus / www.etxalarturismo.com

Inguruko herriak

Etxalar inguruko herrietan, Zugarramurdiko leizeak (eta hango jai ospetsua) interes handikoak dira, Sarako eta Urdazubiko leizeak bezalaxe. Beran, Barojatarren Itzea etxea bisita daiteke, edo Lesakan sar gaitezke, hango kale eta etxe ederrez gozatzeko. Azken batean, Bortziriak osatzen dituzten herri guztiek merezi dute bisitatzea, bai eta urrutiagoko inguruneak ere, hala nola Bertizarana (han Bertizeko parke naturala dago, Oronoz?Mugairin), Malerreka eta Baztan, hain ospetsua, paisaia eta herri ederrekoa.

Inguruko informazio gehiago:www.baztan-bidasoa.com

Gainera...

Mendi ibilbideak

- Maila desberdineko mendi ibilbilbideak Etxalarko lurraldean bere inguru naturala ezagutzeko
- Ibilbide errazak (SL) Etxalarko ondare kultural eta arkitektonikoa ezagutzeko; Usategietako ibilbidea, infernuko errotako ibilbidea eta Zentinelako megalitoen ibilbidea
- Etxalarko natura ugari eta aberatsean murgiltzeko zailtasun handiagoko ibilbideak (PR). Leku paregabeak eta ikuspegi ederrak. Azkuako eta Orenbenta-Atxuria ibilbideak. GR11 transpirenaika ibilbidearen pasa-lekua1.
- Informazio gehiago: www.etxalarturismo.com

Gainera...

Jarduerak etxetik kanpo

BKZ: Bidasoako Kirol zerbitzuk. Tirolinak, Aquapark-kanoi naturala, ferrata bidea ikuspegi ederrekin, penduluak, oinezko ibilbideak, etab. www.navarraaventura.com
Irrisari Land Park: Zerbitzu anitzeko parkea. Tirolinak, BTT jaitsierak, Dirt-park, pendulua, ostatuak, jatetxea eta aunitz gehiago. www.irrisarriland.es.
Ameztia: Oinezko eta bizikletazko ibilbideak. BTT eta errepidezko ibilaldien zerbitzu integrala Baztan Bidasoa eskualdean; Bidasoako bide berdea, Larungo igoera... www.ameztia.com